OROZKO, INGURUAN DUZUN MUSEOA
SARGARMINAGAKO LINBOA.
Felix Mugurutza
Aurreko mendeetan, jaioberri bat bataiatu gabe hiltzen zenean, ezin izaten zen lurperatu espazio sakratuetan. Horregatik, auzo batzuetan "linbo" izenez ezagutzen diren leku batzuk egokitu ziren, bertan lurperatu ahal izateko. Mendi ibilaldi batean, Sagarminagako linbo zaharra bisitatuko dugu, eta heriotzaren inguruko tradizio herrikoi guztiei buruz hitz egiteko aukera aprobetxatuko dugu.
Eguna: Azaroak 3
Ordua: 9:30
Iraupena: 3,5 ordu
Ibilbidea: Zailtasun ertaineko mendi ibilbidea (8 km inguru).
Topagunea: Orozkoko Museo Etnografikoa (ZUBIAUR PLAZA Z/G 45410 Orozko-Bizkaia)
Tokiak: 40
museoa.orozko@bizkaia.org , 94 633 98 23 edo museoan bertan.
Link-aren bidez egitea gomendatzen da, lekua ziurtatzeko. Guk emailak edo deiak jaso ostean link horren bitartez apuntatuko zaituztegu eta.
LARRAZABALGO BILTZARRAK, MENDI-GUARDAK ETA MENDIAK. OROZKOKO INDUSTRIAK. Juanjo Hidalgo
Bailarako administrazioaz, bertako ordezkariez eta karguez hitz egingo dugu, mendi-guardei eta betearazi behar zuten mendiaren erabilerari buruzko erregulazioei arreta berezia eskainiz, hori guztia udazkeneko paseo eder bat emanez.
Eguna: Azaroak 10
Ordua: 10:00
Iraupena: 3 ordu
Ibilbidea: Zailtasun ertaineko mendi ibilbidea (4-5 km).
Topagunea: Orozkoko Museo Etnografikoa (ZUBIAUR PLAZA Z/G 45410 Orozko-Bizkaia)
Tokiak: 40
museoa.orozko@bizkaia.org , 94 633 98 23 edo museoan bertan.
Link-aren bidez egitea gomendatzen da, lekua ziurtatzeko. Guk emailak edo deiak jaso ostean link horren bitartez apuntatuko zaituztegu eta.
BOLBORA, MUNIZIO ETA KANOI FABRIKAK GORBEIAN.
Asier Perez de Eulate
Karlistaldietan armada hornituta edukitzeko, baliabide asko behar ziren. Gure kasuan, Gorbeiatik ateratakoak izaten ziren. Egunero egur, ikatz, mineral, artile... tona ugari eramaten ziren bolbora, munizio eta kanoi fabrika bihurtutako inguruko lantegi eta burdinoletara.
Eguna: azaroak 17
Ordua: 10:00
Iraupena: 3.5 ordu
Ibilbidea: Zailtasun ertaineko mendi ibilbidea (8 km inguru).
Topagunea: Orozkoko Museo Etnografikoa (ZUBIAUR PLAZA Z/G 45410 Orozko-Bizkaia)
Tokiak: 40
museoa.orozko@bizkaia.org , 94 633 98 23 edo museoan bertan.
Link-aren bidez egitea gomendatzen da, lekua ziurtatzeko. Guk emailak edo deiak jaso ostean link horren bitartez apuntatuko zaituztegu eta.
EZAGUTU OROZKO ZURE KAMERAREN BIDEZ
Kamera baten laguntzarekin Orozko ezagutzeko eguna. Hasteko, argazkigintzako oinarrizko ezagupenen errepasoa bat egingo dugu; ondoren, Orozkoko auzo nagusia den Zubiaurrera joango gara eta bertako lekurik esanguratsuenak eta txoko txikiak bisitatuko ditugu; eta, amaitzeko, tailer bat egingo dugu museoan, paseoan ateratako argazkiak ikusteko, komentatzeko eta haiengandik ikasteko.
Eguna: Azaroak 24
Ordua: 9:30
Iraupena: 5 ordu
Ibilbidea: Zailtasunik gaberko hiri ibilbidea + tailerra
Topagunea: Orozkoko Museo Etnografikoa (ZUBIAUR PLAZA Z/G 45410 Orozko-Bizkaia)
Tokiak: 20 (gutxieneko adina, 12 urte)
museoa.orozko@bizkaia.org , 94 633 98 23 edo museoan bertan.
Link-aren bidez egitea gomendatzen da, lekua ziurtatzeko. Guk emailak edo deiak jaso ostean link horren bitartez apuntatuko zaituztegu eta.
Comments