top of page

OROZKO, INGURUAN DUZUN MUSEOA





OROZKOKO ZURA, MAIESTATEAREN ZERBITZURAKO

Juanjo Hidalgo • Azaroak 7 • 10:00 (Orozkoko Museoa) • Mendi ibilbidea

Gure basoetatik era guztietako produktu ugari atera dira, horietako batzuk modu industrialean ustiatuak. Horien artean bada bat ezezaguna izan duguna, eta apur bat exotikoa egiten zaiguna, bai bere lanketagatik, bai xede zuen erabilgarritasunagatik, itsasoan arraun egitea. Basora hurbilduko gara horretaz guztiaz hitz egitera, eta, zalantzarik gabe, harrituko gara bertan egindakoarekin.


SINTZIETAKO UBIDEA (ITZINA): HANDIKERIA BATEN HISTORIA

Felix Mugurutza • Azaroak 14 • 09:30 (Orozkoko Museoa) • Mendi ibilbidea

Usabel – Aresketa – Urigoiti – Aldabide – Sintzieta – eta Goikoganeko aterpera doan pistatik jaitsi - Usabel. Zailtasun altua. ⚠️ 11km eta 500m+.

1948 urtean egundoko obra bati ekin zitzaion: elektrizitate hornidura uneoro bermatuta izateko asmoz, ubide bat eraiki Itzinako harrizko magaleko beheko alde osotik, Gorbeiako ur gehienak metatzeko asmoz. Asmo handiegiko planteamendua egia bihurtu ahal izateko. Izan ere, ez zen inoiz ere erabili.


Orozko, atzeguardiako gerra

Asier Pérez de Eulate • Azaroak 21 • 11:00 (Orozkoko Museoa) • Bisita antzeztua

Zubiaur, 1936ko gerra zibilean borrokatu ziren bandoek gutiziatutako gunea izan zen. Bertan hainbat gertakari aipagarri gertatu ziren eta horiek ezagutzera gonbidatzen zaituztegu. Horretarako, bisita gidatu bat eta teatralizazio txiki bat egingo ditugu, garaiko benetako uniformeekin jantzitako pertsonaiak tartean. Alberdi batailoiko ofizial batek aurrera egingo du jazoera historiko zehatz horiei buruzko azalpenak emanez, eta herritik igaro ziren gudariek eta unitateetako milizianoek, berriz, borrokan parte hartzera zerk bultzatu zituen azalduko dute.


BASERRIAREN HISTORIA KALE BATEAN

Alberto Santana • Azaroak 28 • 10:00 (Orozkoko Museoa) • Ibilaldia Urigoititik

Euskal baserriaren historia aztertzea lan konplexua da, eraikuntza gisa denbora luzez mantendu baita, eta moda, teknika eta material aldakorretara egokitu baita 500 urte baino gehiagotan. Hala ere, Urigoiti auzoan bada kale bat, pasealeku batean zehar barietate horretara hurbiltzeko aukera emango diguna, XVI. mendetik XIX. mendearen amaierara arte.


Leku mugatuak.


ERRESERBAK: 94 633 98 23 edo museoa.orozko@bizkaia.org


Etiquetas:

Comments


azken berriak: 
 gure gaiak ...
bottom of page