top of page

EMAKUMEAK


Parekide Elkartea nazioarteko lankidentzarako eta emakumeen zein etorkinen sustapenerako elkartea da. Orain dela hamar urte sortu zenetik, bete-netean lan egiten du, zenbait lekutako herri-taldeekin elkartasuna eta lana eratzeko, iparraldean nahiz hegoalde globalean eraldaketa soziala bultzatu nahian. Giza eskubideak, genero-ikuspegia eta justizia sozialdun bakea ditu lan-ardatz, besteak beste. Esparru horretan, erkidego bereko kidea den Yeslie Paola Hernandezen "Habanako Bake Hitzarmeneko emakume sinatzaileak: Kolonbiako berreraketaren eta bakearen aldeko borrokaren zutabea" argazki-erakusketa aurkezten da.


Parekidek Gaitzeko eta Gizarteratzeko Lurralde Eremuko (ETCR) emakumeen eguneroko bizimodua jarri nahi du erakusgai, Pondoresekoa, hain zuzen ere. Dena dela, beste edozein ere izan liteke. Bertan garatzen duten lana nabarmentzen du, baina, era berean, estatuak Bake Hitzarmenak betetzen ez dituela salatu nahi du, behinola FARC-EPko gerrillako kideak izandako emakume sinatzaileek pairatzen dutena kontuan hartuta, baita borrokalari ohien hilketak ere. Hilketa horiek ez ezik, erailtzen ere ari diren gizrte-arloko zein giza eskubideetako liderren eta biztale zurgarrien zerren luze bezain onartezina ere badago.


Hitzaldia

Apirilak 17, zapatua, 12:30etan.

Hizlariak: Xiomara torres eta Erika Aguirre.

Etiquetas:

Comments


azken berriak: 
 gure gaiak ...
bottom of page