top of page

GORBEIAKO TURISMO BULEGOAK ETA OROZKOKO MUSEO ETNOGRAFIKOAK ATEAK IREKIKO DITUZTE BERRIRO


  • Zerbitzu biak ekainaren 2an itzuliko dira jarduerara


Gorbeian, 2020ko maiatzaren 29an. Uda heltzear da, eta Euskadiko bihotz berdearen airea arnastu nahi duten bisitarien etorrerarekin Gorbeia urteko garairik bizienetako baterako prestatzen ari da. Covid-19 birusak eragindako pandemia arintzen ari den une honetan segurtasuna bermatzeko behar diren neurri guztiak hartuta, Orozkoko Museo Etnografikoak eta Gorbeiako Turismo Bulegoak ilusioz irekiko dituzte ateak datorren asteartean, ekainaren 2an. Bestalde, Murgiako Turismo Bulegoa ere udara begira jendeari zabaltzeko egokitzapen lanetan murgilduta dago.


Ekainean, Orozkoko Museoaren eta Bulegoaren ordutegia hau izango da: asteartetik igandera, 10:00etatik 14:00etara, eta ostiraletan eta larunbatetan, baita 16:00etatik 18:00etara ere. Uztailean eta abuztuan, ordutegia zabalagoa izango da, eta honela geratuko da: astelehenetik igandera eta jaiegunetan 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara. Museoak eta Bulegoak kontingentzia-plan bana egin dute bisitarien segurtasuna eta erosotasuna bermatzeko, eta osasun-agintariek ezarritako araudia betetzen laguntzeko eskatu diete bisitariei.


Esparru horretan, Orozko eta gainerako udalerriak, ezinbestean bisitatu behar dira Euskadiko handiena den Gorbeiako Parke Naturalaren sarrera gisa. Orozko, bulegoa dagoen tokia, ondare historiko-artistiko handiena duen herrietako bat da. Bertan, aipatzekoak dira, besteak beste, Olarteko San Bartolome eliza, Muruetako San Pedro eliza eta Arangureneko dorre enblematikoa. Hain zuzen ere, Museo Etnografikoan dagoen Gorbeiako Turismo Informazio Bulegoak, Gorbeiako toki erakargarriak eta bisitariari eskaintzen dizkion zerbitzuak ezagutzeko mota guztietako informazioa ematen du: ostatuak, jatetxeak, mendi-ibilbideak...


Bestalde, Orozkoko Museoa izenarekin ere ezagutzen den Orozkoko Etnografia Museoa Legorburu Jauregian dago. Jaurerri izaera duen XVIII. mendeko eraikina Kareaga Etxea izenarekin da ezagunagoa. Orozkoko plaza nagusian dago, udaletxetik metro gutxira.


Bisitari mota guztiak ongi etorriak dira; familiarekin, lagunekin, bikotearekin edo taldean bisitatzeko museoa da. Bertan, gure arbasoak nolakoak ziren eta haien tradizioak eta berezitasunak zeintzuk ziren ikasi daiteke. Museo interaktiboa eta parte-hartzailea da. Horrela, haurrek ikasi egiten dute, ikus-entzunezko baliabideekin dibertitzen diren, maketekin jolasten duten edo ginkana bat egiten duten bitartean. Bisitariaren parte-hartzea bultzatzen duen museoa da, eta, beraz, ezin hobea da umeekin joateko.

azken berriak: 
 gure gaiak ...
bottom of page