top of page

Orozkoko eraikin bereziak: Muruetako Done Petri parrokia


Zatirik handiena XVI. Mendearen bigarren erdikoa da, Dones Joanes parrokiaren garaikidea, alegia. Barruan erretaula barroko bi daude, Arrosarioarena eta San Pablorena, eta baita gurutze plateresko bat eta 1520. Urteko kalitate handiko pietate bat ere. Erretaula handiena neoklasikoa da eta burualdeko margo garrantzitsu guztiak ezkutatzen ditu. Gainera, presbiterioko gangan medailoien margoak daude pasio aingeruekin. Gangan zehar margolan gehiago dago baita erretaula handieneko alde bietan ere. Bertan margolan neoklasikoak aurki daitezke.

Tags:

azken berriak: 
 gure gaiak ...
bottom of page