Orozkoko eraikin bereziak: Anuntzibai
Eraikuntza multzo bat da. Horietako batzuk Orozkoko mugartean daude, beste batzuk, aldiz, Laudiokoan; Altube ibaia erdian dutela. Orozko dorretxeko enparauak daude, baita burdinola eta errota ere; Laudion, berriz, jauregia edo landetxea eta Done Mikel baseliza. Beraz, egundoko zubi batek lotzen ditu bi eremuak, eta biak Anuntzibaiko maiorazkoari dagokie, XV. Mendetik benetako botere-gune bihurtutakoari.
Burdinola, Errota, Dorrea
1450. urtean egindako testamentuan, Lope Saenz Anuntzibaiokoak adierazi zuen burdinola handiago baten eta gurpil biko errota baten jabe zela. Horiek leku horretako dorretxearen ondoan zeuden. 18 metroko garaierako dorretik, altxaera-ilara batzuk baino ez dira geratzen. Nolanahi ere, badakigu 1920an oraindik zegoela zutik. Burdinola, hondamendia gora-behera, oraindik ondo mantentzen da, eta ikaztegietako eraikin handia nabarmentzekoa da. Burdingintza berriak zekarren lehiakortasunaren aurka borrokatzeko azken saiakera bertan egin zen.
Errotak eta burdinolak ibilgu bereko urak aprobetxatzen zituzten; oraindik daude ikusgai behinola izandakoaren aztarna batzuk.
Anuntzibaiko zubia
Mendeetan, korrontearen pontoien edo ibien bitartez igaro behar izan zen Anuntzibaitik. Baina XVIII. Mendean, burdina lantzeko oparoaldian, lan-zubi bat eraiki zen Altubeko ibaiertz bietan. Ezkerrekoa Laudiori zegokion, eta eskumakoa, aldiz, Orozkori. Azken batean, burdinola eta Gaztela eta Bilbo arteko errege-bidea batu nahi zen. Horregatik guztiagatik, bideak du ikuspegirik onena. Bertan garaipen-aurka nabarmendu daiteke, elementu artistikoena eta bereziena da eta.