OROZKO BAILARA
Bisita beheko solairuan hasten da, Orozkoko Ibarra ezagutzen hasteko: historiaurreko haitzuloak, Erdi Aroko gaztelua, egungo Orozkoren sorrera eta ibarrean mintzatzen zen eta egun ere mintzatzen den euskararen ezaugarri berezkoak.
Eraikin bereizgarrienak ere ezagutuko dituzu: elizak eta baselizak, oinetxeak, jauregiak, dorretxeak, baserriak...
Areto erdian, Ibarraren maketa interaktibo handia dago. Maketako eremuak argiztatzeko botoiak ditu, Orozkoko mendi eta auzoak ezagutu ahal izateko. Kontuz gero! Ez zaitzala harrapatu museoa ixteko orduak!
Etortzera anima zaitezen, areto honetako hainbat eduki erakutsiko dizkizugu.
untzuetaKO GAZTELUA
ARANGUREN DORRETXEA
BASERRIA
Untzuetako Gaztelua
BASERRIA
Untzuetako mendi-tontorrean bertan, gaztelu handi bat eraiki zuten XI. mendean. Gaztelua hainbatetan eraso zuten, Bizkaiko jaunen eta Gaztelako errege-erreginen arteko harreman zailak zirela eta. Museoan, gazteluaren zenbait hondakin eta harrizko bola handi bat ikusiko dituzu: ehundaka izan ziren etsaiek jaurti zituzten harriak gazteluko harresia apurtzeko asmoz.
Gazteluaren arraztoak ikus daitezke oraindik ere Untzueta mendian.
Aranguren Dorretxea
Aranguren dorretxea Bizkaiko dorretxe onenetakoa eta ederrenetakoa da. 1500. urte inguruko hamarkadetan eraikia, Olartetarrena izan zen. Olarte leinu botoretsua zen, eta lotura sendoak zituen Mendozatar eta Aiaratar leinargiekin. Ateetako baten gainean, familiaren armarria ikus daiteke: zuhaizpetik, bi otso igarotzen dira, eta bi izar ditu.
Museotik 3,5 kilometrora dago, Aranguren auzoan, Ibarrarako norabidean. Oso erraz ikusten da, errepidearen albo batean.
XVI. mendetik aurrera, Orozko baserriz bete zen. Baserria irtenbide ezin hobea zen, teilatupe berean biltzen baitzituen sagardo-dolarea, etxebizitza, ukuilua, bihitegia eta lastategia. Herri-arkitektura mota horrek blaitu zuen ibarreko paisaia. Orozkoko baserriak hainbat tipologiatakoak dira, gainera. Zatoz ikustera!
Hauek dira Orozkon ikus ditzakezun baserrietako batzuk:
Ugalde Goikoa (Ugalde auzoan)
Caserío Olabarria (Olabarri auzoan).
Orozko handiena da eta zentruti kilometro bateko paseotxo bat eginez hel daiteke bertararte.
Caserío Usuluze (Jauregia auzoaren ondoan). Ezin daiteke baserriraino heldu baina bidetik ederki ikusten da.
Unibaso Beazkoa (Unibaso auzoan , Jauregia eta Ibarra auzoen artean)
Lekubarri (Lekubarri auzoan, Jauregia-ren ondoan)
Etxezuri (Okeluri auzoan).
Ugarriza Bekoa (Ugarriza auzoan , Gallartu baino gorago)
Oragokoa Bekoa (Urigoiti auzoan ).
zaloa baseliza
KATADIO BASELIZA
GOIKIRIA BASELIZA
GOIKIRIA BASELIZA
Eliza eta Baselizak
Ba al zenekien infernura joateko beldurrez orozkoarrek hainbat eliza eraiki zituztela? Horri esker, Orozkoko erlijio-ondarea izugarria da. Goiko irudietan, eraikin horietako batzuk erakusten dizkizugu.
SUPELEGOR Haitzuloa
Historiaurreko hainbat arrasto daude Orozkon. Hain zuzen ere, haitzuloetan 11 egonleku aurkitu dira, zeinak bi multzotan sailka daitezkeen: Itzinako multzoa eta Urratxa-Lasarrekoatxakoa. Itzinan dago Supelegor haitzuloa, Anbotoko Damaren bizilekua urtean sei hilez. Ez egin zalantzarik eta zatoz bisitatzera eta Itzinako gailur majikoak eskaintzen dituen ikuspegiez gozatzera.
Kurtzeganeko Menhirra
Kurtzeganeko menhirra da Orozkon aurkitutako azaleko 11 egonlekuetako bat. Mendi-lepoan dago, izen bereko gailurretik hurbil. Haren neurriek adierazten digutenez (zazpi metro luze baino gehiago eta zazpi toneladatik gorako pisua), Euskal Herriko monolito garrantzitsuenetakoa da. Horra beste ibilaldi gomendagarri bat.
Urratxako hondar arkeologikoak
Solairu honetako zenbait beira-arasatan, Urratxa-Lasarrekoatxa multzoko indusketa arkeologikoan aurkitutako zenbait material ikusiko dituzu: harraskagailuak, zulagailuak, xixelak, palarrak... Horiek ahalbidetu zuten jakitea zein denbora-tartetan bizi izan zen gizakia kobazulo horietan. Datarik zaharrena Tardiglaziarrekoa da, K.a. 10.240 urte lehenago
ORDUTEGIA
Asteartetik igandera eta jai egunetan: 10:00 -14:00
Ostiral eta larunbatetan: 10:00 - 14:00 eta 16:00 - 18:00
Astelehenetan itxita
Uztaila, Abuztua eta Aste Santua
Egunero irekita: 10:00 - 14:00 eta 16:00 - 18:00