ARTZAINAK, EGURGINAK ETA IKAZKINAK
Gorbeiako goi-guneetako gizakia. Horixe da bigarren solairuko gaia. Bertan, egurginak, ikazkinak, artzainak... ezagutuko dituzu, eta latxa arrazako ardi bat ikusiko duzu bere artzain-txakurraren aldamenean.
Zure etxea babesten irakatsiko dizugu, Orozkoko ibarrean egiten zuten eta egun egiten duten bezala, eta pena handiz erakutsiko dizugu Gorbeiako azken hartza izan zena. Kirikiñausi hitza lehen aldiz entzungo duzu, eta Neberabaltzek, naturak sortutako elurzuloak, txundituta utziko zaitu.
Hori gutzia eta gehiago aurkituko duzu museoko azken solairuan. Ondo pasa!
ikaztegia
itxinako azken artzainaren txabola
Egurginak eta ikazkinak
Orozkoko burdingintzak XVII. eta XVIII. mendeetan jo zuen goia, eta basoen ustiaketa estentsiboa ekarri zuen.
Egurgintzak bi alderdi biltzen zituen bere baitan: alde batetik, ia modu iraunkorrean mendian bizi eta jarduten ziren egurginak zeuden, bizimodua zuhaitzak botatzetik ateratzen zutenak; beste alde batetik, noizean behineko egurginak zeuden, egurra herri edo baserri inguruetatik lortzen zutenak, norbere kontsumorako edo osagarri ekonomiko gisa.
Ikazkintza basoarekin eta egurrarekin, eta gero burdingintzarekin, zuzenean lotutako beste lanbide bat da, egun desagertua; tona bat burdina ekoizteko, bi tona ikatz behar ziren, eta horiek ekoizteko, berriz, lau tona egur.
Oro har, ikazkinek zortzi edo hamasei laguneko taldeetan egiten zuten lan. Urteko hil beroenetan, basoan geratzen ziren, artzainen txabolen antzekoetan, baina harriaren ordez elementu begetalez eta egurraz baliatuta.
Artzainak
Zenbait haitzulotan aurkitutako arrastoen arabera, Euskal Herrian K.a. 2200. urtetik jarduten da artzaintzan, eta transhumantzia ertaina edo distantzia laburrekoa da.
Udan (maiatza-urria), abereak mendian bazkatzen dira, eta neguan (urria-maiatza) behealdeko guneetara eramaten dira. Neguko larreak artzainaren etxebizitzatik hurbilago egon ohi dira.
Artzainak produktu asko eskuratzen ditu abereen ustiaketatik, hala nola, okela, larrua, artilea, simaurra, esnekiak eta, bereziki, gazta. Artzainak etekin batzuk ateratzen ditu horietatik.
kirikiñausi de irukusigieta
lastrabe
neberabarri
Kirikiñausi
Neberabaltz o Neberabarri
gaztaina gure herriaren elikaduraren osagai garrantzitsua izan da mende askoan. Jaso ondoren, biltegiratu egiten ziren, zenbait animaliarengandik babestuta. Kirikiñausiak zirkulu itxurako barrutiak dira, harrizko hormez eta estalkirik gabe eginak.
Orozkoko ibarrean, zenbaitek zutik jarraitzen dute oraindik ere.
Neberabaltz edo Neberabarri 18 m luze, 10 m zabal eta 26 metro sakon den arrakala naturala, harrizko arkua duena (zubi moduko bat) elurra sartzeko eta ateratzeko.
Bizkaiko elur-zulo garrantzitsuena izan zen, elurra urte osoan gordetzen baitzuen, herrialde osora zabaltzeko.
Kirikiñausi mordoa izen bereko ibilbide honetan ikusi ahal izango duzu. Ibilbidea ikusi >
Neberabarrira iristeko modu erakutsiko dizugu
gorbeiako hartza
txabolako barrukaldea
eguzkilorea
Gorbeako Artza
Inguruan hartzak egon zirela erakusten duen hartz baten eskeletoa daukagu, Itxinako leize batean aurkitua, 1999an.
Gorpuzkiak 1,60 m-ko altuerako eta 932 cm-ko zabalerako hartz ar batenak dira. Hori ikara, halako bat aurkituz gero!
Eguzkilorea
artzain eta baserritar askok eguzkilorea etxeko atean jartzeko ohitura zeukaten (gaur egun ere asko ikus daitezke).
Lore horrek etxea babesten du, espiritu txarrak, sorginak, gaixotasunen jenioak, ekaitzak eta tximistak uxatuta.
Ezin zaio gehiago eskatu!
Txabolak
Artzainen txabola tipiko bat erakutsi nahi dizugu, eta, horregatik, museoan bertan halako baten erreprodukzio zehatza duakagu.
Artzainek sei hilabete ematen zituzten halakoetan, eta ohea, beheko sua, mahaia, aulkia eta gazta-prentsa bat zeuzkaten, gazta lehortzeko apala eta guzti. Harrizkoak ziren eta ez zuten leihorik. Zatoz lehenbailehen ikustera!
Gorbeiako txabola-gune zoragarrietako bat da AUSTEGARMIN. Parke Naturalaren barrutian dago. Autoz, Belaustegiko aisialdi-eremuraino joan eta handik, Ipergortako (1.236 m) bidea hartu behar da. Ipergortako tontorrera iritsi aurretik aurkituko duzue Austegarmin.
inguruan DUZUN MUSEOA
ORDUTEGIA
Asteartetik igandera eta jai egunetan: 10:00 -14:00
Ostiral eta larunbatetan: 10:00 - 14:00 eta 16:00 - 18:00
Astelehenetan itxita
Uztaila, Abuztua eta Aste Santua
Egunero irekita: 10:00 - 14:00 eta 16:00 - 18:00