top of page

IBILBIDEAK OROZKON zehar

Orozkoko Museorako bisita bidaiaren lehen zatia beserik ez da. Orozkoko ibarra ezagutzen jarraitzeko atea da, bertako edertasun naturalaz eta ondare etnografikoaz gozatzeko.

 

Hainbat ibilbide erakutsiko dizkizugu, luzeraren eta eskatzen duten ahaleginaren arabera gustukoena aukera dezazun.

Itzina Itxina Orozko
IBARRA - URIGOITI ( PR BI 33 )    Aldi baterako itxita
Menhir

Ibilbidea Ibarra auzoan hasiko dugu, Zaloa auzoranzko norabidea hartuta. Baso-pistetan gora egin ondoren, Uribarrierreka zeharkatuko dugu, eta Urigoitira helduko gara.

 

Atzera begiratuz gero, Itzinako karezko tontor ikusgarria ikusiko dugu, baina, gure ibilbidetik metro batzuk desbideratuta, Eleskingo piknik-gunetik xehetasun handiagoz ikusi ahal izango dugu.

 

Bide zahar eta estu batetik, Aresketara jaitsiko gara, eta hala, errepide batetik, abiapuntura iritsiko gara.

2 ORDU

350M

     DATU PRAKTIKOAK     

6 KM

Munukogoikoa Baserria

        AIPAGARRIAK         

Itzinako

Karsta 

Zaloako Baseliza

Kurtzeganekoikuspegia

11,5KM

3H 30M

600M

Kurtzeganeko Menhirra

        AIPAGARRIAK         

     DATU PRAKTIKOAK     

MENHIR_KURTZEGAN_OROZKO
ZUBIAUR-LOBANTZU-KURTZEGAN ( PR BI 34 )

Zubiaurreko erdigunetik, Berazarantz joko dugu, Lobantzu mendian gora eginez. Horren hegoaldean, tontorrera igotzeko desbidera gaitezke, edo Ubizear meni-leporaino jarraitu.

Bidegurutze honetatik, kilometro bat pasatxo dago Kurtzeganeko menhir ikusgarriraino; orain gutxi berritu zuten, burdinazko exoeskeleto bitxi bat erantsita.

Gure bidea hartuko dugu berriz, eta biapuntura itzuliko gara, San Migel baselizaren aldamenetik igarota eta zirkulu itxurako ibilbidea itxita.

     DATU PRAKTIKOAK    

3HORAS

520M

Santa Marinako ikuspegia

Pago motzen basoa

ZUBIAUR- SANTA MARINA ( PR BI 35 )

Zubiaurretik irtenda, Arrola mendirantz egingo dugu gora Donibane, Meatza eta Sagaminaga auzoen albotik igarotzen den porlanezko bide batetik.

 

Jesuripozoeta txoko ederrera iritsita, Orozkoko ibarreko begiratoki onenetakora joateko desbideratuko gara, Santa Marina baseliza eta aterpe bat ditu tontorrean. Pagadi motz ezohiko bat zeharkatu ondoren, beherantz jarraituko dugu landaredia artean Katadio baselizaraino, zeina piknik-gune baten alboan dagoen. Hortik, Zubiaurrera itzuliko gara.

        AIPAGARRIAK         

10,5KM

EMAN IZENA

IBILBIDE ETNOGRAFIKO ANTOLATUETAN

Familia osoarentzat!

logo_pie.png

inguruan DUZUN MUSEOA

MUSEOA

Informazio erabilgarria: ordutegia, bisita gidatuak, turismo-bulegoa...

IKASI

Pertsonaia mitologikoak, hitz berriak, bitxikeriak...

JARDUERAK

Erakusketak, hitzaldiak, taldeko irteerak eta ekitaldi berri guztiak .

ERAKUSKETA

Sorpresaz beteriko 3 solairu Orozkoko iragana berreraikitzeko.

OROZKOKO MUSEO

ETNOGRAFIKOA

Plaza Zubiaur z/g, 48410 Orozko

946 339 823

museoa.orozko@bizkaia.org 

ORDUTEGIA

Asteartetik igandera eta jai egunetan: 10:00 -14:00

Ostiral eta larunbatetan10:00 - 14:00 eta 16:00 - 18:00

Astelehenetan itxita

Uztaila, Abuztua eta Aste Santua

Egunero irekita: 10:00 - 14:00 eta 16:00 - 18:00

MUSEOAN GERTATZEN DEN GUZTIA JAKIN NAHI?

bottom of page